Editorial independiente dedicada a la edición de libros de literatura de todos los tiempos en euskera y castellano.
meettok Tejería 16, 20012 Donostia - San Sebastián tel. 943 298 004
Nobela honekin amaitzen da, Ravel eta Lasterka-ren ostean, hiru bizitzaren segida.
ISBN 978-84-937619-7-4
9 788493 761974
Geroko mendeetan baliagarri izango den guztia asmatu du Gregorrek. Zoritxarrez, ez da hain abila bere negozioak zaintzerakoan: zientziak axola gehiago dio etekinak baino. Beste batzuek, izaera-bereizgarri horri onura atereaz, dena lapurtu nahi diote. Atsegin hartzeko eta lanerako, ez zaizkio geratuko tximisten laguntza eta txorien antzerkia baino.
Eskrupulu biografikorik gabeko fikzioa izanik ere, eleberri honek Nikola Tesla (1856-1943) ingeniariaren patua erabiltzen du, bai eta haren gainean idatzitako kontakizunak ere. Nobela honekin amaitzen da, Ravel eta Lasterka-ren ostean, hiru bizitzaren segida.
Egiten duten horretan giltzapeturik bizi diren pertsonaiak eratzeko arte imitaezina menperatzen du Echenozek; batzuetan barre eginarazten digu, beste batzuetan tristura eragiten. Alexandre Fillon.LIRE
Idazlan nabarmena, bariazio infinitoki malenkoniatsu baten gisan aurkeztua, bakardadeari, ametsen desintegrazioari eta mundu bati buruzkoa: ironia, bizitasun, dotorezia eta graziaren atzealdean, tragikoa antzematen da beti. Nathalie Crom.TÉLÉRAMA
Echenozek, bizitza bat baino gehiago, alegia gogoangarri bat idatzi du. Bere patuak kolpaturiko heroi bat. Nelly Kaprièlian.LES INROCKUPTIBLES
Dotorezia, ironia, umore, ternezia eta, batez ere, estilo handiko maisu-lan txikia. Valérie Marin.LE POINT