Euskeraz eta Gastelaniaz denbora guztietako literatura zabaltzen duen argitaletxe independentea.

meettok Tejería 16, 20012 Donostia - San Sebastián tel. 943 298 004

liburuak

Hadji-Murat

Hadji-Murat

Harold Bloom Hadji-Murat dela ´munduko kontakizunik onena, edo nik inoiz irakurri dudan onena behintzat´

ISBN 978-84-945178-6-0

9 788494 517860

Hadji-Murat, errusiar inperioa XIX. mendearen lehen erdian Kaukasoko mendietan gauzatzen ari den konkista- eta asimilazio-politikaren  kontrako erresistentziako buruzagia, bi botere kontrajarriren artean harrapaturik dago : alde batetik Shamil, islamdar erresistentziako buruzagi nagusia, Hadji-Murat bere mendeko matxinatua hilik ala bizirik (hilik nahiago) harrapatzeko haren familia bahiturik daukana, eta errusiar gudarostea, Hadji-Murat itxuraz babestu, baina familia askatzeko egiazko laguntzarik ematen ez diona.
Ataka gaitz horretan, Hadji-Muraten bizia tenaza batean bezala harrapaturik daukaten bi indarren mende dago . Itxaron beste irtenbiderik ez du, harik eta, itxaropen guztiak galdurik, etsimenaren indarrez eta zorian fidaturik, bere askatasuna eta familiarena lortzeko azken  ahaleginari ekiten dion arte.
Bizia galtzera baizik ezin eraman dezakeen bide horretan, banan-banan erretratatzen dira bizitzea suertatu zaion zirkunstantzietan partaide diren eragile guztiak: matxinatuak, soldaduak, agintariak, errusiar eta kaukasiar herri xeheak.
Eta bidearen buruan, heriotzan  aurkituko du Hadji-Muratek askatasun eta duintasun betea.

"Eltsinek Tolstoiren Hadji Murat irakurri izan balu, seguru asko ez zatekeen txetxeniarrekin liskarretan sartuko” (Evgenii Evtuxenko).  
"Hadji-Murat da niretzat prosazko fikzioaren goreneko gailurra, munduko kontakizunik onena, edo nik inoiz irakurri dudan onena behintzat" (Harold Bloom).  
"Tolstoik bere orrietan “bizitza” (definitu nahi baldin badugu, orrialde idatzitik abiatu beste biderik ez dugun misteriozko entitate hori) zuzen-zuzenean jasotzen duelako inpresio hori artearen emaitza bat baizik ez da, beste artifizio asko baino jakintsuagoa eta konplexuagoa den antze baten emaitza, hain zuzen" (Italo Calvino).  
"Stendhalen eta Tolstoirenak bezalako eleberriak historiaren ahotsaz areago mintzatzen zaizkigu fikzio-asmakuntzaren agindu kontingente eta bakarkakoaz baino" (G. Steiner).  
"Errusieraz ez ezik, beste edozein hizkuntzatan ere idatzitako testu literariorik onenen nire zerrendan, lehenengo lekuan jarriko nuke eleberritxo aski labur hau. Munduan izan diren kontalaririk handienetako batek idatzi zuen fikzioa idaztez dagoeneko gogaituta eta literaturaz ilusioa galduta zegoenean. Minimalista eta apaindura edo anbiziorik gabea da. Baina idazlearen ofizio-liburua izan beharko luke, nire iritzian" (Boris Akunin)  

PVP 15,00 € amazon elkar