Editorial independiente dedicada a la edición de libros de literatura de todos los tiempos en euskera y castellano.

meettok Tejería 16, 20012 Donostia - San Sebastián tel. 943 298 004

libros

Istorio bakarra

Istorio bakarra

Istorio bakarra honetan, Julian Barnes bikote baten zirrikituetan sartzen da. Maitasunaren mugak, maisuki arakatuta.

ISBN 978-84-945178-7-7

9 788494 517877

Istorio bakarra honetan, Julian Barnes bikote baten zirrikituetan sartzen da . Iraun al dezake maitasun batek betiko, baita mingarria bada ere? Noraino hel daiteke gizartearen konbentzioekin bat ez datorren bikote bat? Batez ere bikotekideen artean adin ezberdintasun handia badago? Maitasunaren alde argiak alde iluna ere izan ohi du itsatsita. Elkarbizitzaren herdoila. Lehenago edo geroago gezurrak heltzen dira. Harremanari eusten diote bikotekideek, baina agian utzikeriagatik edo koldarkeriagatik. Askatzea izan daiteke irtenbidea. Baina inoiz aska al zaitezke benetan istorio bakar horretaz? Barnesen ohiko gaiak aurkituko ditu irakurleak nobela honetan: maitasuna, bizitzaren zentzua, gaztetasuna eta zahartzaroa, belaunaldien arteko talka, oroimena... Barnesek berezkoa duen zigiluarekin gainera: ironia, sakontasuna eta zehaztasuna.

ISTORIO BAKARRA, egiazki, Barnesen kezken benetako antologia bat da: nerabezaroa eta zahartzaroa; hiri inguruko bizitegi-guneen lazgarrikeriak; oroimenaren izaera; maitasunaren bilaketa. Narrazioaren ahotsa, beti bezala, ironikoa da, grina gabea, zehatza, hezigarria. Theo Tait The Sunday Times. ISTORIO BAKARRA galdera batekin hasten da: “Zer nahiago zenukete, gehiago maitatu eta gehiago sufritu, ala gutxiago maitatu eta gutxiago sufritu?”. Eleberri samur eta lazgarria da. Alex Preston The Observer ISTORIO BAKARRA nobela atsegin, ilun eta bikaina da, nobelagile gisa jarraitu izan balu, Philip Larkinek idatziko zukeen tankerakoa; neurri batean, jatorrietara egindako itzulera da. Jon Day Finantial Times Weekend Berehala dakigu Julian Barnesen azken nobelaren izenburua gezur bat dela, edozertaz ari dela ere, ezinezkoa dela “istorio bakar” bat egotea. Munduan, geuk ulertzen dugun moduan, bertsioak, ikuspegiak, ahotsak, narrazio-egiturak baino ezin daitezke egon. Izugarri indartsua. Alex Clark New Statesman Bizitzaren zentzuari bueltak ematen dabilen gizon zahar bat da Julian Barnesen azken nobelaren narratzailea. ISTORIO BAKARRAko une finak —eta asko daude— bere zolitasun psikologikotik datoz, batez ere gogoratzeko dugun modutik. Kate Clanchy The Guardian

PVP 19,00 € amazon elkar
suscríbete gratis RSS