Euskeraz eta Gastelaniaz denbora guztietako literatura zabaltzen duen argitaletxe independentea.
meettok Tejería 16, 20012 Donostia - San Sebastián tel. 943 298 004
1931
Alice Munro Winghamen (Ontario, Kanada) jaio zen eta Western Ontario Unibertsitatean ikasi zuen. Hamaika ipuin-bilduma, ipuin hautatuen bi ale eta nobela bat argitaratu ditu. Sari asko eskuratu du bere idazle ibilbidean. Besteak beste, Kanadako Gobernadore Nagusiaren Literatura Saria lortu du hiru aldiz eta Giller Saria birritan. Irabaziak ditu baita ere narrazio labur onenarentzako Rea Saria, Lannan Literatura Saria, Ingalaterrako W.H. Smith Book Saria, Amerikako Estatu Batuetako Literatur Kritikaren Sari Nazionala, literaturako Edward MacDowell Domina eta Man Booker International Saria. Bere istorioak The New Yorker, The Atlantic Monthly, The Paris Review eta beste agerkari batzuetan atera izan dira eta bere bildumak hamahiru hizkuntzara itzuli dira. Alice Munro Clintonen (Ontario) bizi da, Huron lakuaren ondoan.