Euskeraz eta Gastelaniaz denbora guztietako literatura zabaltzen duen argitaletxe independentea.

meettok Tejería 16, 20012 Donostia - San Sebastián tel. 943 298 004

idazleak

hamaika idazle

hamaika idazle

Uxue Apaolaza Larrea 1981ean jaio zen Her-nanin. "Umeek gezurra esaten dutenetik" ipuin bilduma argitaratu zuen 2005ean eta Berria egunkariko zutabegilea da gaur egun.
Osakidetzan mediku batek esana erizain bati: No conoces a Pako Aristi? Es un escritor vasco ...muy jocoso.
Itxaro Borda. Baionan sortua 1959an eta Baionan bizi da. Euskaraz idatzen du eta hainbat poema bilduma eta nobela publikatu ditu.
Harkaitz Cano (1975). Ipuingilea, komiki-gidoilaria, noizbehinkako itzultzailea, eta oroz gain, irakurlea eta soldatarik gabeko voyeur profesionala da.
Angel Erro (Burlata, 1978). Eta Harkadian ni eta Gorputzeko Humoreak poema liburuak idatzi ditu.
Edorta Jimenez (Mundaka, 1953). Literaturaren arlo gehienetan jardun izan badu ere, irakurletzat jotzen du bere burua. Horrela, idazlea irakurle patologikoaren metamorfosia dela dio.
Felipe Juaristi idazle oparoa da. Hogeita bost baino gehiago dira argitaratutako liburuak. Aipatzekoak dira: Galderen Geografía (1996), Begi-ikarak (2004), Animalien Inauteria (1999) Airezko Emakumeak (2003).
Mariasun Landa. Euskerazko haur eta gazte literaturgilea, hizkuntza askotara itzulia. Euskadi Saria(1991) eta Sari Nazionala(2003) irabazi ditu. EHU/UPVko irakaslea da.
Anjel Lertxundi. "Porrota jasateko forma duin baten bila ibili zen". Ez nuke epitafio txarra.
Eider Rodriguez (1977). Eta handik gutxira gaur eta Haragia ipuin-bildumen egilea da.
Iban Zaldua (Donostia, 1966). Historialaria eta idazlea. Bere lanen artean azpimarragarriak dira, besteak beste, Gezurrak, gezurrak, gezurrak (2000), Traizioak (2001), Itzalak (2004), Si Sabino viviría (2005) eta Etorkizuna (2006ko Euskadi Saria).

beste liburuak

  • Irakurri

bibliografía meettok