Euskeraz eta Gastelaniaz denbora guztietako literatura zabaltzen duen argitaletxe independentea.

meettok Tejería 16, 20012 Donostia - San Sebastián tel. 943 298 004

idazleak

Julian Barnes

Julian Barnes

1946

Julian Barnes Leicesterren jaio zen (Ingalaterran) 1946ko urtarrilaren 19an. 1957tik 1964ra City of London School-ean egin zituen ikasketak, eta, geroago, Magdalen College-an, Oxforden, non hizkuntza modernoetan lizentziatu baitzen 1968an, ohoreekin lizentziatu ere.  Graduatu ondoren, lexikografo gisa lan egin zuen Oxford English Dictionary gehigarrian hiru urtez. 1977an New Statesman eta New Reviewrentzat lanean hasi zen orraztaile eta edizio-apailatzaile. 1979tik 1986ra telebistako kritikari jardun zuen, aurrena New Statesmanentzat eta, ondoren, Observerentzat.  Hainbat sari jaso ditu: Man Booker saria, Somerset Maugham saria, Geoffrey Faber sari-oroigarria, Literaturako David Cohen saria, Ameriketako Arteen eta Letren Akademiak ematen duen E. M. Forster saria, Frantziako Medicis eta Femina sariak eta Austriako Estatuak ematen duen  Europako Literaturako saria. Barnesek 22 liburu, nobela, ipun-bilduma eta saiakera idatzi ditu liburu honen aurretik. Gainera, Alphonse Daudet idazle frantziarraren liburu bat itzuli du, baita Volker Kriegel alemaniarraren bineta-bilduma bat ere. Bere lanei esker, begirune handia eskuratu du historia, errealitatea, egia eta maitasuna lantzen dituen egile gisa. Berrogei hizkuntza baino gehiagora itzuli dituzte Banesen lanak. Londonen bizi da.

beste liburuak

Istorio bakarra

bibliografía meettok