Euskeraz eta Gastelaniaz denbora guztietako literatura zabaltzen duen argitaletxe independentea.

meettok Tejería 16, 20012 Donostia - San Sebastián tel. 943 298 004

idazleak

Philip K.Dick

Philip K.Dick

16/12/1928 - 02-03-1982

Philip Kindred Dick 1928ko abenduaren 16an jaio zen Chicagon. Arreba biki bat zuen, Jane izenekoa. Handik aste gutxitara, Aseguru konpainia bateko langile bat pasa zen Dicktarren etxetik, eta Philip jaio berria elikatu gabe zegoela ohartu zen, eta Jane, berriz, zaurituta. Umeak ospitalera eraman zituen, baina Jane bidean hil zen. Arreba bikiaren heriotzak eragin handia izan zuen idazlearen obran nahiz bizitzan.
Lau urte zituela, haren gurasoak banandu egin ziren, eta Philip amarekin joan zen bizitzera. Haurtzaroan zenbait osasun arazo izan zituen: asma, agorafobia edota takikardia. Oso txikitatik hasi zen irakurtzen, eta Unknown eta Astounding bezalako aldizkarien eskutik zaletu zen zientzia fikziora.
Hamazortzi urterekin bere kabuz bizitzera joan, eta disko-denda batean hasi zen lanean. Irratian disko-jartzaile gisa ere jardun zuen. Garai hartan unibertsitate ikasketak hasi zituen, baina ez zituen amaitu. 50eko hamarkadaren hasieran idatzi zituen bere lehen narrazioak, eta zenbait aldizkaritan eman zituen argitara. 1955ean iritsi zen haren lehen eleberria: Solar Lottery.
60ko hamarkadan hurbil sentitu zituen beat belaunaldiko poetak, kontrakultura eta ezkerreko ideiak. Vietnameko Gerraren aurka azaldu zen, eta FBIak espedientea ireki zion. Hippie kulturarekin bat egin, eta drogak hartzen hasi zen; batez ere, anfetamina eta LSDa. Bizitzan zehar haluzinazio eta irudipen ugari izan zituen, baita krisi psikotikoak ere. Dickek berak susmoa zuen eskizofrenia zuela. Haren obran bizitza ilusio gisa agertzen da sarritan, eta oso ohikoak dira bizitza edo unibertso paraleloak. Desoreka horiek guztiek arazoak ekarri zizkioten bizitza pertsonalean. Bost bider ezkondu zen, eta beste hainbestetan dibortziatu.
1963an Hugo saria eskuratu zuen The Man in the High Castle eleberriagatik. Eta 1975ean John W. Campbell saria, Flow My Tears, the Policeman Said lanagatik. Harenak dira Do Androids dream of Electric Sheep? (1968) edota Ubik (1969) maisu-lanak ere. 44 eleberri eta 121 narrazio labur idatzi zituen.
1982ko martxoaren 2an hil zen Santa Anan, Kalifornian, bihotzekoak jota.

beste liburuak

bibliografía meettok