Euskeraz eta Gastelaniaz denbora guztietako literatura zabaltzen duen argitaletxe independentea.

meettok Tejería 16, 20012 Donostia - San Sebastián tel. 943 298 004

liburuak

Groucho eta ni

Groucho eta ni

Lehenengo aldiz euskaraz.

ISBN 84-609-9462-7

9 789786 457147

Obra hau autobiografia moduan hasi nuen, baina liburua oso aurreratuta edukitzerako ohartu nintzen ez zela era horretakoa izango. Ia ezinezkoa da autobiografia egiati bat idaztea. Proustek, Gidek eta beste gutxi batzuk lortuko zuten, beharbada, baina autobiografia gehienek egilea irakurleei ezkutatzen ibiltzen dira, ondo saiatu ere. Ia kasu guztietan, jendeak erosten duena liburu diskretu bat da, gertaerak maltzurkeriaz ezkutatzen dituena, eta dibagazioz eta anbiguotasunez betea.

"Zeure buruari buruzko liburua idazteak gauza bat du txarra, ezin duzula txantxetan ibili. Beste norbaiti buruz idazten duzunean, hemendik Finlandiara luza dezakezu egia. Baina zeure buruari buruz idazten duzunean, egiatik pixka bat aldendu orduko konturatuko zara lapurren artean ohorerik izan daitekeela, baina zu gezurti zikin bat besterik ez zarela".
_ Groucho Marx

"Txundigarria".
_ TS Eliot

"Gauza bakarra dago gizon honek egin ezin duena, kantatzea, eta hortxe uzten dit zirrikitua. Baina, gainerakoan, beste edozer egiteko gai da. Inbidia diot, benetan, bere liburuengatik, bere emazte gehienengatik eta bere talentuagatik".
_ Frank Sinatra

"Ipar Amerikako XX. mendeko gizartea ulertzeko testu aproposa baita Groucho eta ni. Ezinobeto aletzen ditu burtsako espekulazioaren lehen urteak, showbusiness mundua, publizitatearena, gizon-emakumeen arteko harreman gatazkatsuak eta beste hainbat, horien artean, bere familiaren gorabeherak eta ibili herrenak: vaudeville giroko hasiera zailak, Mansion Hotel bezalako izen hantusteak zituzten hotel txiki eta pipiak jandakoetan pairatu sufrikariotxoak zein pikareskara lerratutako hainbat pasadizo, Charlie Chaplinekin izandako lehen enkontru hunkigarria barne. Baina, ororen gainetik, bere umore zirtolaria, bizitza ikusteko prisma ironikoa eta pertsonaia bera gailentzen dira".
_ Harkaitz Cano

PVP 18,00 € amazon elkar